Soinuak Haizean 2019tik musika klasikoa haur, gazte eta familia osoarengana hurbiltzen darama, umorez beteriko diziplina anitzeko ikuskizunen ekoizpenarekin.

2025eko Musika Bulegoa Sarietan epaimahaiaren saria jaso zuen, eta Euskalduna Jauregian, Campos Eliseos Antzokian eta Sociedad Filarmonikoaren auditorioan (Bilbo), Kursaalen (Donostia) eta Baluarten (Iruñea) aritu da, besteak beste.

Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) ere aritu da zazpi kontzertutan Musikahazi zikloaren barruan, eta 2026tik Filarmonika Txiki zikloa antolatzen du Bilboko Sociedad Filarmonikoarekin elkarlanean.

Aldi berean, berrehun kontzertu pedagogiko eta didaktiko baino gehiago antolatu ditu Euskadi, Nafarroa eta Kantabriako ikastetxeentzat.

Gure ikuskizunak

Ikastetxeentzako kontzertu pedagogikoak eskaintzen ditugu, Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzarako eskaintza espezifikoarekin.

Halaber, familia osoarentzako kontzertuak antolatzen ditugu antzoki eta auditorioetan, eta musika publiko eta leku ezohikoetara hurbiltzen saiatzen gara.

Hurrengo emanaldiak

Api. 20, 2027
11:15
Filarmónica Txiki 2027

Ikastetxeak bakarrik

Sociedad Filarmónica de Bilbao
Api. 20, 2027
09:45
Filarmónica Txiki 2027

Ikastetxeak bakarrik

Sociedad Filarmónica de Bilbao
Api. 24, 2027
Filarmónica Txiki 2027

Eko eta Itsasoa bilboko Sociedad Filarmónica aretoan

Sociedad Filarmónica de Bilbao
Berriak