Ikasturte honetan areto historiko honen edertasunaz gozatzeko aukera paregabea izango duzue: Filarmónica Txikik ekartzen duen ikuskizun pedagogikoa, 2026ko otsailaren 28an, arratsaldeko 18;30tan, Emozioetan zehar bidaiatzeko kontzertu txundigarria.

Ikuskizun honetan Emoziok gure emozioak bereizten, estimatzen eta bideratzen lagunduko digu, Beethoven, Brahms, Mendelssohn, Mussorgski eta Dvoraken musikaz lagunduta, besteak beste. Hainbat emozio landuko ditugu musikaren bidez, eta maleta magiko baten laguntzaz irudikatuko ditugu, soinuzko bidaia koloretsu batean. Elementu horiei esker, Emoziok batetik bestera ibiliko da, eta, umorea galdu gabe, emozio bakoitzaren garrantziaz gogoeta egingo dugu; emozio onak eta txarrak dauden eztabaidatuz, gure lagunen emozioak errespetatzearen garrantziaz jabetuz… Handiek eta txikiek ikasi eta dibertituko dira bidaia zoragarri honetan!

Pasadan ikasturtean ikuskizun honen bertsio berria estrenatu zen Nafarroako Baluarte aretoan eta Donostiako Kursaal-en eta Musika Bulegoa Sariak 2025ean saritua izan zen.

Gure ikuskizunak

Ikastetxeentzako kontzertu pedagogikoak eskaintzen ditugu, Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzarako eskaintza espezifikoarekin.

Halaber, familia osoarentzako kontzertuak antolatzen ditugu antzoki eta auditorioetan, eta musika publiko eta leku ezohikoetara hurbiltzen saiatzen gara.