Itsasoa Laino Dago

Itsasoa Laino Dago

Itsasoa Laino Dago

Itsasoa laino dago sehaska kanta tradizionaletik hartzen du izena. Lanbroak itsasoaren gainean duen iragarpenaz mintzo da, eta hari lotuta bizi diren herritarrentzat zituen ondorioez. Antzezpenak gure portuetako emakumeen istorioak dakarzkigu, emakume langileak eta amak, euren familien eta herrien mantenua izanik, ezbeharren eta bakardadearen aurrean amore eman ez zutenak.

Arte eszeniko desberdinak uztartzen dituen ikuskizun berritzailea da: dantza tradizionala eta garaikidea, soka laukoterako zuzeneko musika, antzerkia, eta XX. mendearen hasierako portuetako bizitza erakusten duten bideoak, zenbait artxibotatik berreskuratuta. Koreografia eta testuak Ines Arestik sortu ditu. Musika, berriz, euskal autore ospetsuen lanak eta gure folklorean oinarritutako konposizio berriak konbinatzen ditu.

2022ko abenduan Bilboko Campos Eliseos Antzokian estreinatu zenetik, ikuskizuna gure geografiako hainbat areto eta jaialditan agertu da, kritika bikainekin: Euskalduna Jauregia (Bilbo), Andres Isasi Auditorioa (Getxo), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Aste Nagusia (Bilbo), Itxas Soinua, Betiko Musika, Mila Musika Harira, MusikEan, Aurrera Fest eta Plentziako Hiria sortu zeneko 725. urteurrena. Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker ekoitzi da Itsasoa laino dago.

Etorkizunen liburutegian

Kontzertu Pedagokikoak

Emozioetan zehar bidaiatzeko Kontzertu Txundigarria

Kontzertu Pedagokikoak

Eko eta Itsasoa

Kontzertu Pedagokikoak